XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hazparne BIRLA JOKOA GOITI ARI.

Nork ezagutzen zuen duela 15 bat urte birla jokoa? Hazparneko kartieretan eta inguruetako herrietan baizik (Aiherra, Donamartiri eta Donoztiri) ez zen ezagutua.

Ohitura xaharrak ez galdu nahian Union Basque batasunak lehen xapelgoa muntatu zuen 50 bat birlariekin.

Geroztik, urtetik urtera, xapelgo interesgarri bat antolatzen dute Union Basque batasunekoek ez baita sergur joko hori galtzekotan.

Aurten arrakasta gaitza ukan du xifreek erakusten baitute 112 birlariek parte hartu dutela 14garren xapelgo huntan, erran nahi baita 20 gehiago.

Gainerat, zentro berri bat sortu dela aurten, jakiten dugu, Lekornen.

Herri huntarik, 10 birlariek parte hartu dute aurten, ez baita batere gaizki.

Hazparne ondoko herrietan ez baitira lehen bezain usu ari, Hazparneko kartierretan aldiz, igande guziz elgarretaratzen dira birlariak, basoño batzu pariatuz elgarren artean.

Joko pollit hau ezagutzen ez dutenek, parada ona balukete helduden igandean, Hazparne Paxkoenerat joanez, xapelgo horren azken eguna baita.

112 birlarietarik, 16 hoberenek beharko dute aurtengo xapelduna izendatu.

Huna finalean parte hartuko duten birlarien izenak: Toki Ona (Hasparren): Birouage J. Pierre, Gachibat J. Pierre, Etchevers J. B. Lafitte Daniel, Lafitte Jean, Emile Labat, J. Paul Moustiratz.

Ahotzia (Hasparren): Laurent Sallagoity, Alain Seillan, Henri Apesestéguy, Oxoby Paul.

Auxotea (Ayherre): Bidart J. Laurent, J. Marie Haristoy, Michel Arotzarena.

Elizaberri (Hasparren): Arotçaren Laurent.

Paxkoinia (Hasparren): Auguste Garat.